2007/10/30

GOVERNORS: Itxaron beharra ez da itxaropena


Governors taldea Arrasatekoa da eta J. Sangre du proiektuaren bultzatzaile eta gidari. Governors Fjord taldearen errautsetatik sortutako ekimena dela esan daiteke. J. Sangrek urte asko daramatza musikaren munduan; bere bi talderik ezagun eta ospetsuenak Ekon eta Fjord taldeak izan dira, biak gailurrean ibilitakoak. J. Sangreren eskarmentua handia da eta bere proiektu berri honek gora egiteko bitarteko handiak ditu. Governors taldearen musika estiloa rock indartsu eta melodikoan koka daiteke. Gorputz handiko kantuak dira, espazioa azkar betetzen duten horietakoak. Musika gihartsu eta zaildua... benetan gomendagarria.
Governors dira: Juan "Sangre" (ahotsak), Aitor Antruejo (gitarra), Heloy Galan (bateria) eta Beñat Unzueta (baxua)
Taldearen web horria: http://www.governorszone.com/
Villamonteko Liburutegia (Getxo)


No hay comentarios: